KULTUR ERROTAren IKUSKIZUNEN ZERRENDA berria (2013ko ekaina)

TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 16. edizioaren bigarren eskaintza, iraila abendua bitartekoa, jarri du martxan. Elkarte bazkideok ekainaren 4tik 25era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue (klik egin deskargatzeko):

  • IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.
  • IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 154 kulturgile eta 178 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa (23 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.
  • ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

Aipatutako artxiboak helbide honetan ere aurki ditzakezue:

http://www.topagunea.org/dokumentazioa/kultur-errota/

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude