Hizkuntza-Ekologia jardunaldiak Oarsoaldean

Kutxa EkoguneakEuskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutuko dira oarsoaldean ekainaren lehen bi asteetan zehar.

Azken aldian euskalgintzan indarra hartzen ari den gaia izanik, ikuspegiberri honek euskararen normalizazio prozesuan egin ditzakeen ekarpenak zabaltzea da jardunaldi hauen helburua, munduko bio-aniztasuna babesten den moduan, hizkuntza eta kultura aniztasuna ere babesteko beharrean oinarrituta.

Ekainaren 4an hasi eta 13ra bitartean, hitzaldi, tailer eta aurkezpenen bidez, herritarrak hizkuntza-ekologiaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi dira.

HIZKUNTZA-EKOLOGIA JARDUNALDIAK. KARTELA

Egitaraua 

• Ekainak 4, asteartea. Oiartzun. Udaletxeko pleno aretoa, 18:30:“Ekologistak gara, hizkuntza-ekologistak” Hitzaldia eta berriketa. 

• Ekainak 5, asteazkena. Pasai Antxo. Pasai Antxoko ikastola. 18:30:“Zergatik ez?” Norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa tailerra. 

• Ekainak 6, osteguna. Trintxerpe. Alkateordetza. 18:30: “Ecología lingüística” Charla abierta para acercarnos a la realidad del euskera. 

• Ekainak 12, asteazkena. Errenteria-Orereta. Xenpelar Etxea, 18:30: “Euskalgintza Oarsoaldean: hizkuntza komunitatearen babesa” Eragileen aurkezpenak. 

• Ekainak 14, ostirala. Lezo. Lezoko ikastola, 10:30: “Zein ekarpen egin dezake hizkuntza-ekologiak gure eskualdean?” Gosari tertulia.

Informazio gehiago hizkuntzaekologia@topagunea.org helbidean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude