Derioko Tximintxek 10 urte

10 urte eta 11 bizipen. Orain dela 10 urte, Derioko euskaldun batzuk batu ginen eta amets egitetik ametsak gauzatzera pasa ginen.

Hori guztia ospatzeko, ekainaren 14an Derion be euskaraz gabiltz izeneko 12 orduko egitaraua prestatu dugu.

Goizean Derioko eskolak eta Txorierri institutuak klaseak emango dituzte Birikan. Eguerdian Derioko berbalagunak elkartu eta bazkaritxoa egingo dute Birikan. Horren ostean, Kukuke antzerki eskolakoek euren obra erakutsiko dute, baina berezia izango da. Banbalinen atzean gertatzen dena ere erakutsiko digute. Gero, Derioko nagusiei egindako grabazio zati batzuk erakutsiko ditugu eta merezi duten omenalditxoa egingo diegu.

Jarraian, Txorierriko gazteekin egin dugun lehiaketaren finala izango da: Txorierri ezagutu. Derioztarrak 5 Kontinenteetan ibili gara azken urteotan. Gotzone Imazek bere berbaldia errepikatuko du espreski egun horretarako. Lainomendiko neska-mutilek ere egingo dute euren entsaioa. Eta, amaitzeko, 21:30tan Tximintxen 10. urteurreneko ekitaldia egingo dugu. Txin-txin eginez amaituko dugu eguna.

DERION BE EUSKARAZ GABILTZ!

Tximintx elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude