Aurrera doaz Hizkuntza-ekologia jardunaldiak Oarsoaldean

Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira Oarsoaldeko herrietan. Ekainaren 4an eman zitzaien hasiera Oiartzunen “Ekologistak gara, hizkuntza ekologistak” hitzaldiarekin. Beste bi egunetan Pasai Antxon eta Trintxerpen izan dira ekitaldiak, eta bakoitzean gaia bera eta norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketak bideratzeko tailer bana eskaini da.

Guztira 52 lagunek hartu dute parte dagoeneko jardunaldietan, eta kopuru hori handitzen joango da datorren asterako geratzen diren bi ekitaldiekin. Ekainaren 12an esaterako,  euskarak eskualdean duen babesa erakutsiko da Errenteriako Xenpelar Etxean,eragile ezberdinen aurkezpen laburren bitartez. Eta jardunaldiei amaiera emateko, ekainaren 14an gosari-tertulia antolatu da Lezoko ikastolan, bi aste hauetan landutakoaren balantzea egin eta hizkuntza-ekologiak Oarsoaldean egin dezakeen ekarpenaren inguruan aritzeko.

P1000497

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude