Soraluzen egingo da TopaEguna irailaren 28an

Deba bailarako euskaltzaleen topaguneak hasi dira 2013ko TopaEguna antolatzen. Irailaren 28an Soraluzen biltzeko deia egingo digute Pil Pilean elkarteak eta bailarako gainontzeko elkarte zein topaguneek mugimenduko kide guztioi.

Euskaltzaleen Topagunearen eguna izan nahi du TopaEgunak, Euskal Herrian zehar zabaldua dagoen mugimenduko kide guztiona. Horretarako ekin zaio auzolanean antolatzeari eguneko egitaraua, jaitik eta mugimendu indartzetik asko izango duen egitaraua. Hurrengo asteotan zabalduko dira egunari buruzko xehetasun gehiago eta baita irailaren 28an parte hartu eta jaiaren antolaketan ekarpenak egiteko proposamen zehatzak ere. Beraz, gorde agendan eguna!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude