Saio berri baterako lehiakide bila ETBn

ETB1en Hizkamizka zeneko lehiaketa berria prestazen ari dira. Funtsean oso kontu sinplea da: kultura orokorreko galderak asmatu ahala, hutsunez betetako esaldiak beharko dira osatu.

  • Zein jaki da ospetsu Baionan?
  • Zein izen du Gasteizko ibaiak?
  • Zein udalerritan dago Iruñeko aireportua?
  • Nork idatzitakoa da  “Martutene”?
  • Agur Zuberoa, bazter guztietako xokorik ________?
  • Zein da Iribar atezainaren izena?

…eta halakoak. Ehunka eta milaka, zientzietakoak, letretakoak, kiroletakoak, bitxikerien artekoak, egunerokotasunarekin lotutakoak… Batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak, baina denak geuretzako modukoak.

Kontua da, ordu erdiko saio bakoitzean, bi lehiakidek hartuko dutela parte, eta puntu gehien lortzen duenak egingo duela aurrera hurrengo saioan ere eskuartzeko aukera irabaziz.

hizka-mizka-logoa_foto610x342

Ekainaren erdia aldean hasi nahi dute grabatzen, eta uztailean zehar ere horretan ibiliko dira, dena ondo badoa Irailean emititzen hasteko.

Saioa irabazten den bakoitzean, 200 euro jasoko ditu lehiakideak, baina azken txanpako tartea gainditzen badu, zakuan bilduta dagoen diru guztia ere eraman dezake etxera. Eta horrela  saio bakoitzean 300 eurotik oso-oso gora irabaztea ere badago.

Orain inportanteena falta da: lehiakideak. 18 urtetik gorakoa eta euskalduna izatea baino ez dute eskatzen parte hartu ahal izateko. Ez besterik. Eta ez kezkatu zaharragoa bazara,  30, 40 edo 50 urte baino gehiago baitituzu, zeren eta are estimatuago izango baitzara lehiakide bezala.

Animatuz gero, izena emateko helbide honetara idaztea aski duzu: hizkamizka@eitb.com . Ez ahaztu bertan zure izena, abizena, adina, e-posta, telefonoa, helbidea, herria eta lurraldea jartzeaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude