Elgoibarko Izarraren 50. urteurreneko ekitaldia ikusgai

Elgoibarko Izarra elkarteak 50 urte bete ditu aurtem. Urte osorako ospakizun egitaraua prestatu badute ere, martxoaren 15ean egin zuten urteurreneko ekitaldi nagusia eta orain, ikusgai jarri dituzte ekitaldiko irudi guztiak. Horrela aurkeztu dute ekitaldia beraien webgunean: 

Martxoaren 15ean egin genuen 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia eta Herriko Antzokian gertatutakoa dagoeneko ikusgai daukagu sarean. Ekitaldiko momenturik politenak zatika ikusteko aukera dago.

Bi orduko ekitaldia arin pasa zitzaigun martxoaren 15ean Herriko Antzokian batu ginenoi. Makina bat kultur sortzaile pasa zen oholtza gainetik eta denok ere gustura egoteko giroa sortu zuen horrek. Elgoibarko Izarraren sortzaileak eta presidenteak omentzeko prestatu genuen ekitaldia, elkartearen bueltan 50 urte hauetan lanean jardundako guztiak banan bana omentzea zailegia zelako. Alabaina, hildako sortzaile eta presidenteek eta Elgoibarko Izarrako emakumeek ere izan zuten aipamen berezia. Ekitaldia amaitzear zela, gainera, elkarteko bigarren etapan hasiera-hasieratik eta gaur arte lanean jardun duen Imanol Larrañagak, ‘Txinok’, ere jaso zuen merezitako errekonozimendua.

Emozioz eta ilusioz betetako ekitaldia 24 zatitan banatu dugu etxean ikusteko errazagoa izan dadin, Lutxi Arregi eta Iñigo Astigarragaren lanari esker. Horrela, norberak erabakiko du zein zati ikusi, nola eta noiz. Baina denborarekin denak ikusteko gomendioa egin nahi dizugu; zalantzarik gabe ez dago-eta alperrikakorik.

Hona hemen, beraz, ekitaldiaren irudiak (bata bestearen atzetik agertuko dira bideo-motz guztiak, eta zehazki bat ikusi nahi izanez gero egin klik hemen eta aukeratu nahi duzun bideoa):

 

 

 

Jatorrizkoa: Elgoibarko Izarraren webgunean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude