Bazkide eta mintzalagunek abantaila bereziak dituzte Berrian, Argian eta Gaztezulon

Duela pare bat aste Berria Taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzarmena sinatu genuen. Elkarlan horri esker, euskaltzaleen elkarteetako bazkideek eta mintzalagunek egunkariko harpidedun egitean abantaila bereziak  izango dituzte.

Berriarekin hitzarmena

Durangoko Topagunearen egoitzan sinatu zuten hitzarmena Joanmari Larrarte Berria Taldeko Kontseilari ordezkariak eta Mikel Irizar Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak. Helburua, mugimenduaren bueltan dauden lagunei euskaraz bizi ahal izateko tresnak eskaintzea da. Era berean, bazkide zein mintzalagunek euskararen alde egiten duten ahaleginari aitortza xumea egin nahi diogu bi erakundeek, abantaila hau eskaini eta esker ona adieraziz.

Gainera, Berriak, euskararen normalizazioa helburu izanik, egunetik egunera euskaraz bizitzeko hautua egiten duten irakurle berriak hurbiltzeko lanean dihardu sarean zein paperean eskaintzen duen euskarazko informazioaren bitartez.

Euskaraz bizitzeko hautua egiten duten lagunek ezinbestekoa dute hedabideak euskaraz kontsumitu ahal izatea. Zer esanik ez, komunitatean murgildu eta erabilera areagotzeko premia eta nahia duten mintzalagunen kasuan.Tokiko hedabideek aukera ezin hobea ematen dute gure herri edo eskualdeko informazioa jasotzeko, eta haren osagarri naturala da Berriak egiten duen lana, nazio mailako albisteekin.

Horregatik, bazkide eta mintzalagunek harpide eginez gero Berria urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera izango dute. Hainbat harpidetza mota izango ditugu eskura, ondorengoak hain zuzen:

  • Asteartetik-igandera: 222€
  • Asteartetik-ostiralera: 141,5€
  • Ostirala-larunbata eta igandea: 119,6€
  • Larunbata eta igandea: 85,5€

Berrialagun harpidedun egiten direnek, ongi etorri gutunarekin batera berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren bidez eta berrialagun harpidedun kodea erabiliz, hainbat abantaila izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.

Ezin aipatu gabe utzi, Berria egunkariak 10 urte bete dituela aurten. Urteurrena ospatzeko, hainbat kultur emanaldi antolatu dituzte ekainaren 22ra bitartean. Hemen daukazue ekitaldiei buruzko informazioa.

Bazkide eta mintzalagunentzako abantailak

ARGIA eta GAZTEZULO aldizkarietan ere izango dira abantailak

Euskara Elkarteetako bazkide eta mintzalagunek ARGIA aldizkarian eta Gaztezulo aldizkariko harpidetzan ere izango dituzte abantailak. ARGIA aldizkariko harpide egiteko bi aukera egongo dira:

  • Urte osoko harpidetza: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. Ohiko prezioa 145€. %25eko beherapenarekin 108,75€.
  • Hilean behineko harpidetza: 11 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. 41€.

Azkenik, GAZTEZULO aldizkariak mintzalagun gazteei zuzendutako eskaintza jarriko du abian. Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da Gaztezulo, eta askotariko gaiak jorratzen ditu: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…

  • Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari.

Harpidetzei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi arrate@topagunea.org helbidera edo deitu 673.428.464 / 94.681.48.21 telefono zenbakietara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude