"Giro aparta" izan dute mintzalagunek Etxalarren

Ibilaldiak egin dituzte, sukaldaritza tailerrak, masajeak, herriko etxeak ezagutu, lagun berriak ezagutu, euskaraz aritu dira… Azken bi asteburuetan Etxalarren batu diren 50 lagunek “oso esperientzia positiboa” izan dute. Mokorreko Bordako lagunekin batera, Etxalarko txokoak gozatu dituzte.Mintzalagunak Etxalarren

Apirilaren 12tik 14ra batu zenMintzalagunak Etxalarren lehen taldea. 24 mintzalagun, elkarrekin esperientzia berri bat izateko gogoz. Hurrengo asteburuan, beste 26 izan ziren: Gasteiz, Orereta, Deustu, Iruñerria, Bergara, Arrasate, Tolosa, Aretxabaleta, Santutxu… Euskal Herri osoko mintzalagunak elkartu ziren Etxalarko lagunekin.

Topaketen helburua, herri desberdinetako mintzalagunak harremanetan jartzea izan da, gainontzekoen errealitatea ezagutu eta lagun berriak egiteaz gain, euskaraz gozatzeko aukera izanik.

Etxalarko Mokorreko Borda baserri-barnetegiko arduradunak, Jone Arrospidek, esan digunez, joandako mintzalagun guztiak oso inplikatuta egon dira ekintza guztietan, zorionak osatu dituzuen taldeengatik!Mintzalagunak EtxalarrenMintzalagunak Etxalarren

Joateko aukerarik izan ez dugunok inbidiaz ikusi ditugu zuetako batzuek bidalitako argazkiak, eskerrik asko! Gainontzekoek ikusi nahi badituzue, egin klik hemen!

Eta eskerrik asko, nola ez, Etxalarko barnetegiko arduradun eta kide guztiei, mintzalagunei horrelako esperientzia aberasgarri bat eskaintzeagatik. Bihotza soilik ez, zuen etxeko ateak ireki dizkiezue mintzalagunei!

Gogoratu, hurrengo zita Mintza Egunean izango dugu, ekainaren 1ean, Elgoibarren. Bertan elkartuko gara, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude