Euskararen Hautematea Azkoitian XXI. mendean

Datorren ostegunean, apirilak 18, Euskararen hautematea Azkoitian XXI. mendean ikerketa lanaren aurkezpena egingo du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Azkoitiko Kultur Etxean.

Euskaraz bizi den herria euskaratik ere bizi ote den galdeginez, Azkoitiko berri izan nahi zuen Maxixatzenek. Hizkuntza kontuetan non gauden, nora joan nahi dugun eta gerora beharko dugunari buruzko ikerketa lana dakargu eskuartean.
Herritarren ekarpenez osatutako lanaren aurkezpenerako gonbidapena duzu hau eta nondik abiatzen garen jakinda, etorkizunean elkarren ondoan aritzeko proposamena.

Eguna: 2013ko apirilaren 18a
Tokia: Azkoitiko Kultur Etxea
Ordua: 20.00 – 21.30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude