Elgoibarren izango da Mintza Eguna, ekainaren 1ean

Mintzalagun, honezkero joan dira Etxalarren gainontzeko kideekin egoteko antolatu ditugun bi asteburuak, baina zita berria daukagu jadanik! Aurreratu genizuen bezala, Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izango dela!

Aurten ere egun osoko festa izango dugu, eta sorpresak azken unerako utziko ditugun arren, hemen daukazue…

Mintza Eguna 2012, Santurtzin

EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan

12.00 Ibilaldi gidatua

13:30 Mintza Kalejira

14:30 Bazkaria Maalako Plazan

16.30 Sari banaketa

17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin

… eta sorpresa gehiago!

 

Bai, horrela ikusita betiko egitaraua ematen du, baina Elgoibarrek eskura jartzen dizkigun baliabideak izango ditugu lagun! Bertsolariak, dantzariak, dultzaineroak…  Herri berria, dantzan jarriko gaituen erromeria berria (ez dakitenek ere ikasteko aukera izango dute), eta baita saritu berriak ere!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, kafea eta kopa barne (eta goizeko hamaiketakoa, noski!). Gogoratu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behat duzuela menu berezia. Ez utzi azken unerako!

Giroa berotzen hasteko, iazko argazkiak ikusi nahi? Egin klik hemen!  Euskal Herriko herri desberdinetako mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izango dugu!

 

Ireki bihotza… Elgoibarko mintzalagunentzako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude