Mintzalagunak Etxalarrera, apirilean bi asteburutan

Duela aste batzuk mintzalagunak Etxalarrera joateko eskaintza zabaldu genuen… eta aterpetxea bete dugu! Apirilaren 13tik 14ra Euskal Herri osoko 28 mintzalagun bilduko dira, familia giroan, ederto pasatu eta Etxalarko altxorrak ezagutzeko.

Lagun asko joateko gogoz geratu dira, eta horregatik, eskaintza zabaldu dugu. APIRILAREN 20tik 21era ere Etxalarrera joateko aukera egongo da, eman izena!

Nor joan daiteke Etxalarrera?

Asteburu berezi bat izan nahi duten mintzalagun guztiak, euskaraz gozatu nahi dutenak, beste herri batzuetako berbalagunak ezagutu nahi dituztenak, Etxalarreko txokoak ikusi nahi dituztenak…

Ez ahaztu, Mokorreko-Borda baserrian zain ditugu, eta egitarau ezin hobea antolatu dute!

Etxalar

EGITARAUA

Apirilak 20, larunbata

Ongi etorria eta aurkezpen jolasak

Tailerra: sukaldaritza energetikoa

Bazkaria

Ingurua ezagutzeko ibilaldia

Masaje tailerra

Afaria

Euskal kantu gaua


Apirilak 21, igandea

Etxalar eta herriko etxeen historia, herritarrekin

Kantu bira herrian

Bazkaria

Larunbat goizean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak, 55€.

Izena ematea martxoaren 27a baino lehen (herriko dinamizatzaileari galdetu edo arrate@topagunea.org helbidera idatzi). Arin ibili, 28 lagunentzako lekua baino ez dago!

*Oharra: prezioan ez dira izarak sartzen. Lo sakua eraman, edo 5 euro ordainduta bertan alokatu daitezke.

Etxea ezagutu nahi? http://etxalarkobarnetegia.blogspot.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude