Mikel Irizar: Batzar Nagusiaz bi hitz

Zaila izan da aurtengo Batzarra bideratzea. Alde batetik, aurreikuspenak egiteko orduan inoiz baino arrisku handiagoa kudeatu behar izan dugu. Eta bestetik, azken Kongresuan mugimendua indarberritzeko bidea jarri ondoren, ez genuen anbizioa apaldu nahi eta jarduera uzkurtu. Kostata lortu genuen zuhurtzia eta ausardia uztartzea, eta horrekin iritsi ginen Batzarrera.

batzarnagusia

Eta Batzarrean aurkitu dugu gizatalde eredugarria, kritikoa eta konprometitua, konpromisotik kritikatzen duena eta kritikaren gainetik babesa ematen. Parte hartze handia izan zen Batzarrean eta adostasuna ere bai.

Aste santuaren aurretik egin nahi izan dugu Batzarra, oporren ostean lanari ekiteko. Eta Batzarrak eman digun animoarekin, are indartsuago itzuliko gara. Zuzendaritza Batzorde berrituak lan berezi bat izango du: mugimenduaren baitan lankidetza esparruak sortzea, lan profesionala eta borondatezkoa uztartzeko, zerbait emateko duen bazkide orori aukera eskaintzeko. Hitz bitan, mugimendua indarberritzeko. Hala bedi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude