Datorren astean bukatuko da LABURBIRA

Euskal Herriko film laburren zirkuitua, LABURBIRA, herriz herri ari da egunotan. Bizkaian hasi zen hamargarren edizioa, Erandion, eta Bizkaira itzuliko da azken emanaldia eskaintzeko, Igorren, martxoaren 29an.

LABURBIRA 2013

Denera, 23 herritan izango da LABURBIRA, tartean Londresen eta Parisen. Martxoaren 29ra arte, ondorengo emanaldiak izango ditugu:

  • Laudio, martxoak 21, osteguna
  • Paris, martxoak 23, larunbata
  • Aizarotz, martxoak 27, asteazkena
  • Igorre, martxoak 29, ostirala

Zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo edizioa. Horietako batzuen trailerrak www.topagunea.org/laburbira webgunean ikusi ditzakezue, baita emanaldien informazio zehatza ere.

Hurbildu Laburbirara… eta on egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude