Martxoaren 4an hasiko da Laburbira

Hamar urte bete ditu jada Laburbirak, film laburren zirkuituak. Urte hauetan, ehunka emanaldi izan dira Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Aurtengoa, Erandion hasi eta Igorren bukatuko da, eta tartean izango dira Hernani, Londres, Gasteiz, Atarrabia, Paris eta beste hainbat herri.

Martxoaren 4tik 29ra izango da Laburbira, eta 8 zuzendariren lanak proiektatuko dira 20 herritan. Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu.

LABURBIRA 2013

Hona hemen Laburbiran ikusiko ditugun film laburrak:

– Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez)

– Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta)

– Elkartea (Kote Camacho)

– Deus et machina (Koldo Almandoz)

– Desentxufatuak (Bernues anaiak)

– Hamaiketakoa (Telmo Esnal)

– Tortila (IƱigo Lopez)

– Beerbug (Ander Mendia)

Esan bezala, martxoaren 4an hasiko da film laburren zirkuitua, Berbots elkarteak antolatuta, Erandion. Lehen astean, Hernanin (martxoak 5), Sondikan eta Biasterin (martxoak 7), Londresen (martxoak 8) eta Soraluzen (martxoak 10) izango dira emanaldiak. Egutegi osoa, hemen.

Laster izango duzue Laburbirari buruzko informazio gehiago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude