Martxoaren 23an egingo da Topagunearen Batzar Nagusia

Durangon egingo du aurten Topaguneak urteko Batzar Nagusia. Martxoaren 23an egingo den batzarrak bi zati izango ditu aurtengoan: ohikoa eta ez-ohikoa.

Ohiko Batzar Nagusian azken urteko balantzea egin eta 2013ko kudeaketa plana zein aurrekontua aurkeztuko dira. Kudeaketa planaren oinarria azken Kongresuan onartutako lan ildoek (eraldabideak izena hartu zuten lan ildoek)  osatzen dute. Era berean, Zuzendaritza Batzordea berrituko da.

Ez-ohiko Batzar Nagusian berriz, estatutu eta barne araudian zenbait aldaketa proposatuko dira.

Ez-ohiko Batzar Nagusirako proposamenak datorren astean onartuko ditu Zuzendaritza Batzordeak eta astea bukatu aurretik helaraziko zaizkie bazkide guztiei. Ohiko Batzar Nagusian onartzekoak berriz, hilabetean zehar aurkeztuko dira eta batzarra baino 15 egun lehenago behin-betiko proposamenak bidaliko zaizkie Topaguneko bazkideei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude