Lurralde topaketak martxa onean

 

Otsailak 16an Gasteizen bildu ziren arabar bazkideak, eta ondoren otsailaren 22an, Andoainen gipuzkoarrak. Tokian tokiko ikuspegia eta berezitasunarekin bada ere, bi topaketetan gai orokorrak landu ziren. Abenduaren 3aren bueltan mugimendu gisa plazara ateratzeko proposamenarekiko interesa eta gogoa agertu dira.

Gipuzkoako topaketan iragarri zen aurtengoan iraila amaieran Soraluze izango dela TopaEgunaren eskenatokia eta PilPilean elkartea luxuzko anfitrioia.

Gipuzkoa TOPAKETA 2013/02/22

 

 

Horrez gain, urtean elikadura sistema martxan jartzeko ahaleginetan emango diren lehen urratsak ere konpartitu izan dira. Eta bereziki formaziorako izango ditugun aukerak aurkeztu dira.

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude