Gehiago irakurriko da, euskaraz

Euskal literatura ezagutaraztea, euskaldunak liburutegietara hurbiltzea eta irakurzaletasuna sustatzea helburu dituen IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoak bere 7. edizioa izango du 2013an.

Iaz, elkarte erabiltzaileek proposaturiko zenbait egokitzapen ezarri zitzaion egitasmoari; bi hilabeteko  iraupena, diseinu berria, elkarteen diru ekarpen txikiagoa, hileroko zozketa  liburutegietan,…., horien balorazioa ona izan zenez,  aurten horiei eutsi eta hedapenari eman zaio lehentasuna, eskualdekako hedapenari, hain zuzen.

Zenbait aste da hedapen ahalegin horretan hasi ginela eta dagoeneko, Bizkaiko Txorierri, Arabako Zuia, Nafarroako Lizarraldea eta Gipuzkoako Goierrin modu bateratuan eskainiko dela badakigu eta beste zenbait eskualdetan aukera bera baloratzen ari direla. Hala ere, aurreko urteetan bezala, eskualdeka izan gabe, beste hainbat herrik ere parte hartuko du.

Martxoaren 13a  bitarteko epea dute interesa duten elkarteek manuel@topagunea.org helbidera idatziz  informazio gehiago eskatzeko edota parte hartu nahi dutela jakinarazteko.

Animatu, antolatu, sustatu.

ZUEN HERRIAN GEHIAGO IRAKURRIKO DA, EUSKARAZ.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude