EUSPOT lehiaketak, sare sozialak eta euskara ditu hizpide

 

Aurten egingo da Euspot-en bigarren edizioa eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da. 2013ko edizioaren gaia izango da: “Sare sozialak eta euskara”. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak. Lanak, apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako Zaraia aretoan.

Bi helbururekin sortu zen 2012an Euspot lehiaketa: batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du esparru guztietan. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.


Informazioa +

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude