ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN GARRANTZIA AZPIMARRATU DA, BERRIRO ERE.

Atzo izan zen Donostiako Kursaal aretoan VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Bertan, ARRUE proiektuaren 2011ko datuen berri eman zuten modu zabalean hainbat aritu eta adituek.

ARRUE proiektuak ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilerak neurtzen ditu, lau giro edo egoeratan: gela barruan eta jolaslekuan, ikaskideen artean eta irakasleekin. Proiektua LMH 4 (9/10 urteko ikasleak) eta DBH 2 (13/14 urteko ikasleak) ko ikasleen unibertso osoa ikertuz egin da.

slide-image-1

Proiektuaren alderdi deskriptiboaren ondorio nagusiak ondokoak dira:

1.-LMH4tik DBH2ra doazen lau urteko tartean gela barruko euskararen erabilera aldatu baino irauli egiten da.

2.-Jolastokian, LMH4ko ikasleen artean joera guzitz aldatza da gela barruan ematen denarekiko. Gela barruan euskara da nagusi eta jolastokian aldiz, erdera (gaztelania nagusi, kanpoko hizkuntzan proportzioa oso bajua da). DBH2ko ikasleen artean joera hau mantentzen da eta errefortzatu egiten da erdararekiko.

3.-Ikasmaila ezberdinetako bi talde hauen artean irakasleekiko joera nagusia euskara egitekoa da. LMH4ko ikasleen artean gela barruan joera hau beti ematen da eta DBHko ikasleen artean joera mantentzen da baina proportzio txikiagoan. Gela kanpoan, joera mantentzen den arren, proportzioa jeisten da eta  gaztelaniarekiko joera indartzen da.

Joera orokorra ikasle gazteagotik helduagoetara gizarte arauekiko konbergentzia joera mantentzea da: eskola euskararentzako nolabaiteko “gotorlekua” den arren, LMHn eskolak lortzen du giroa nolabait babestea. Adin gora egin ahala ordea, gizartean ematen den joera nagusitzen joaten da.

Esku hartzerako eskolaz kanpoko ekintza antolatuak erreforzatzea behin eta berriro  errepikatu den iradokizuna izan da.

Ikerketa honek, Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren jardunak duen garrantziaz jabetzeko eta aurrera begira, bereziki haur eta gazteen aisialdian egiten duguna oinarri sendoagoan garatzeko aukera eskaintzen digu.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude