Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu aurten

Elgoibarko Izarra 1963. urtean sortu zuten Felix Etxeberria, Sabin Osoro eta Jesus Larrañagak beste herritar askoren laguntzarekin. Ez da atzo goizeko kontua hori. Elgoibarko Izarrak 50 urte beteko ditu, eta hori horrela izanik, merezi moduan ospatzeko urte osoko programazioa prestatu dugu. Atzo aurkeztu genuen 50. urteurrenaren programazioa elkarteko 50 bazkidek emandako prentsaurrekoarekin.

Lehengoak eta oraingoak, denak ez, baina asko. Hain zuzen ere 50 bazkide batu genituen musika eskolako auditorioan Elgoibarko Izarraren 50. urteurrenaren berri emateko. Argazkiak erakusten digun moduan, batzuen eta besteen elkartea izan da gurea, bakoitzak bere momentuan topatu duen izarra.

Iñaki Kondek, Felix Etxeberriak, Andres Alberdik, Ane Odriak eta Lore Laspiurrek azaldu zituzten urteurrenaren nondik norakoak.

Informazio gehiago hemen

 

Merezi zaban! asteburua (Maalako karpan)

OSTIRALA, martxoak 15

20:00 Ekitaldi nagusia Herriko Antzokian

21:30 Karparen irekiera

21:45 Afari-luntxa (doan)

22:30 Etxekoen goxotasuna: kantuz girotuko dugu afalostea

LARUNBATA, martxoak 16

13:30 Erakusketa gidatua

14:30 Bazkari herrikoia (helduen eta umeen menua)*

15:30 Umeen ginkana: Elgoibarko Izarra ezagutuz

18:00-20:00 Erromeria (tartean Atxutxi-kantua)

21:00-22:30 Bokatak eta patata razioak

23:00 Xabier Solano eta DZ (Esne Beltza)

*Bazkariko tiketak erosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan, BARRENen edo internet bidez hemen. Azken eguna: martxoak 8.

Urte osoko egitaraua:

Hilabetea

Zer

Otsailak 26

50. urteurrenaren aurkezpena

Martxoak 15-16

Merezi zaban! asteburua:

o       Herri-omenaldia

o       Maalako karpako jaia: jatorduak, musika …

Apirilak 13

Apirilak 28

Sagardotegira goaz

Maskaradak ikustera

Ekaina 1

Mintza Eguna Elgoibarren

Urria 5

Urria

Beste 50!

Euskara edo ezkara hitzaldi-ziklo berezia

Abendua

Abenduak 27

50. urteurreneko liburuaren aurkezpena

50. urteurrenari eskainitako bertso-jaialdi berezia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude