LABURBIRA 2013. Emanaldiak eskatzeko epea zabalik.

Dagoeneko prest daukagu 2013ko LABURBIRA, film labur zirkuitua osatuko duten lanen zerrenda. Guztira, 8 film laburrek osatzen dute programa, batez ere fikzio eta animaziozkoak.

 

Ohi bezala, ahalegin berezia egin dugu zirkuituak kalitate handiko lanak eskain ditzan. Zortzi lanetatik hiruk saria jaso dute dagoeneko, Lekeitioko Zine Bileran eta Kimuak programan besteak beste. Gainera, guztiak ere arrakastatsu suertatu ziren Durangoko Azokako IRUDIENEA gunean erakutsi genituenean.

Lanen zerrenda zehatza, eta pelikula bakoitzaren laburpena zein egilearen biografia erantsitako dokumentuetan topatuko dituzue. LABURBIRAren emanaldi bat antolatzeko interesa duzuenok, eskaera orria bete eta otsailaren 4a baino lehen bidali behar diozue Amaia Alberdi lankideari: amaia[abildua]topagunea.org

icon LABURBIRA 2013 – Txostena (939.68 kB)

icon LABURBIRA 2013 – Eskaera orria (23.5 kB)

icon LABURBIRA 2013 – Filmetako irudiak (42.58 MB)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude