Kultur Errota: 2013ko eskaintza prest

KULTUR ERROTAren IKUSKIZUNEN ZERRENDA berria ( 2013ko urtarrila)

TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 16. edizioaren lehenengo eskaintza, urtarriletik uztailera bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok urtarrilaren 11tik 30era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

 

  • IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.

 

  • IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 155 kulturgile eta 174 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa (22 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

 

  • ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

icon KULTUR ERROTA (eskaintza berezia 2013)

icon KULTUR ERROTA irizpideak 2013

icon KULTUR ERROTA eskaera orria 2013

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude