Euskararen Ginkana. Sari bikainak irabazteko aukera!

Kutxa Ekogunearen eskutik, abian da Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa. Hizkuntza eta ekologian oinarritutako probekin osatutako lehiaketa hau irekia da eta internet bidez hartu daiteke parte bertan.

Bi fase ezberdin ditu. Hala, lehen fasean webgunean astero argitaratuko diren probak eta galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek, eta bigarren fasea edo finala otsailaren 9an ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan.

Lehen faseko azken probak urtarrilaren 21ean argitaratuko dira eta urtarrilaren 28an eguerdiko 12.00etan amaituko da proba guztiak erantzuteko epea. Lehenengo fasearen amaieran puntu gehien dituzten 10 lehiakideak otsailaren 9an Donostiako San Telmo Museoan ospatuko den finalerako sailkatuko dira. Irabazleak ORBEA bizikleta elektriko bat eskuratuko du. Bigarren sailkatuak asteburu bat irabaziko du landetxe batean eta hirugarrenak afari ekologiko bat bi lagunentzat. Honetaz gain, lehiaketaren irabazlearen eskualdeko euskalgintza proiektu baterako 3.000€ko laguntza emango du Kutxa Ekoguneak. Aipatutako proiektua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren elkarlanaz gauzatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude