"Bikoizketa Vs azpitituluak" mahaingurua, Argian ikusgai

Durangoko Azokako Irudienea gunean, “bikoizketa Vs azpitituluak” izeneko mahaingurua izan genuen. Ikus-entzunezkoen arloan batak eta besteak dituzten abantailak eta arazoak aztertu zituzten, Argiako Mikel Garcia kazetariaren gidaritzapean, zinema eta bikoizketa munduko hainbat adituk. Zehazki, bertan izan ziren Ane Muñoz (zine zuzendaria), Iñako Gurrutxaga (ETB 3), Marian Galarraga (bikoizlea) eta Luistxo Fernandez (http://azpitituluak.com). 

Mahaingurua grabatu genuen, eta orain Argia hedabideko lagunek bideoa ikusgai jarri dute euren webgunean. Bertan egoteko aukerarik izan ez bazenuten, berriz ikusi nahi baduzue edo zuen inguruan  gaia interesatuko zaion baten bat dagoela uste baduzue, hemen daukazue lotura!  Era berean, Mikel Garcia kazetariak abenduaren 9an Irudienean esandakoen erreportaia bat idatzi zuen Argian.

Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude