Topagunea Jazten aditu-tituluaz

Duela aste batzuk iragartzen joan garen moduan, Topaguneak eta HUHEZIko Sorguneak Ikertegiak “Topagunea Jazten aditu-titulua” prestatu dugu 2013 urterako. Aditu-tituluari buruzko informazioa ondoko loturan aurkitu dezakezue.

Zenbait lagunek interesa agertu digute ikastaroa egiteko, baina kostuaren inguruko kezka ere helarazi digute, besteak beste. Gauzak horrela, aukera interesgarria ikusten dugu udalekin ikastaroaren kostu zati bat “beka” sistemaren baten bidez edo diru-laguntza berezien bidez (beti ere, herriko hartzaile posibleei zuzenean emandako dirulaguntzak) lantzeko aukera. Hala ere, aukera hori landu ahal izateko denbora beharko genuke eta proposamena landu.

Ondorioz, urtarrilean abiatu nahi dugun ikastarorako zenbat jende dagoen jakin behar genuke datorren asteko ostegunerako (abenduak 20) eta horren arabera baloratuko genuke, urtarrilean ekin (gutxieneko kopuru hori betetzen bada) edo hilabete batzuk atzeratu eta bai herriz herriko elkarte/topaguneekin zein udalekin lantzen jarraitu.

Ikastaroak benetan merezi izango du eta zuen iritziaren zain geratzen gara! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude