Martxan da bigarren euskararen ginkana

Lehendabiziko edizioaren arrakasta eta gero…. hemen dugu berriz ere Euskararen Ginkana! Ekoguneak antolatutako lehiaketa.

Bigarren edizio hau hainbat berrikuntzarekin heldu da: 

  • Batetik, galderak eta probak ez dira soilik euskarara mugatuko. Inguruneak, ekosistemak, euskaran eta beste hizkuntzengan duen eraginean murgilduko dira parte-hartzaileak. Alegia, hizkuntza-ekologian.
  • Eta bestetik, sari berri bat dago. Lehiaketaren irabazlearen eskualdeko euskalgintza proiektu baterako 3.000€ko laguntza emango du Ekoguneak. Aipatutako proiektua Topagunearekin adostuko da.

Lehiaketaren lehen fasea abenduaren 3an abiatu da eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da. Astero probak eta asmatu beharreko galderak argitaratuko dira. Lehenengo fasearen amaieran puntu gehien dituzten 10 lehiakideak otsailaren 9an Donostian San Telmo Museoan ospatuko den finalerako sailkatuko dira.

Bestelako sariak ere badaude: irabazleak ORBEA bizikleta elektriko batekin saritua izango da. Bigarren sailkatuak asteburu bat irabaziko du landetxe batean eta hirugarrenak afari ekologiko bat bi lagunentzat.

Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaioa izan behar da eta izena emateko formularioa bete. Animatu eta parte hartu!

 

http://www.euskararenginkana.net/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude