Erritmoa, kazetariaren batuta

Gogoan izango duzuenez, HERNANIKO KRONIKAko lagunek duela aste batzuk aurkeztu zuten “Erritmoa, kazetariaren batuta” liburua, Jexux Eizagirrek idatzitakoa. Batez ere kazetariei, baina baita euskaraz idatzi nahi duen orori zuzendutako liburua da, erritmoak idaztean ere duen garrantzia azaltzen duena. Erantsita duzue aurkezpenerako zabaldu zuten materiala.

Interesa izanez gero, KRONIKAko lagunek bazkideen prezioan eskaintzen digute liburua TOKIKOM eta TOPAGUNEeko bazkideei, hau da, 10 euroan. baten batek interesa izanez gero, egunotan Durangora egingo ditugun joan-etorriak aprobetxatu ahal ditugu bidalketa gastuak aurrezteko 😉

Interesa izanez gero, jarri kontaktuan zuzenean Kronikako lagunekin: enaut@kronika.net / 943330899

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude