Badu Bada bisita gidatuak

San Telmo Museoak Badu Bada erakusketako bisita gidatuak egiteko aukera
zabaldu du.

Badu, Badak euskara ardatz hartuta, hizkuntza gutxituen egoera eta
biziraupenari buruz hitzegiten du. Hizkuntzen inguruko informazioa ematen
du eta norbanakoaren iritzi eta esperientzien bidez egunero aberasten da.

Erakusketaren bisita egiteko, helduei zuzendutako bisita gidatuak antolatu
ditugu:
Egunak: asteazkena, osteguna eta ostirala
Orduak: 17:00tan eta 18:30tan
Prezioa: 3€ sarrera, eta gida zerbitzua doan.
Taldekide kopurua: gutxienez 8 pertsona eta gehienez 25.


Erakusketaren inguruko informazio gehiago www.badubada.com webgunean duzue,
eta erakusketaren inguruan antolatu ditugun ekitaldi ugarien ingurukoa
http://www.santelmomuseoa.com/uploads/Exposiciones/Badu-bada/folleto-badu-bada.pdf
 estekan aurkitu dezakezue

Erreserbak egiteko telefonoa: 620 61 04 34 edo 943 48 15 80

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude