Badu Bada bisita gidatuak

Badu Bada erakusketaren logoaSan Telmo Museoak Badu Bada erakusketako bisita gidatuak egiteko aukera zabaldu du.

Badu, Badak euskara ardatz hartuta, hizkuntza gutxituen egoera eta biziraupenari buruz hitzegiten du. Hizkuntzen inguruko informazioa ematen du eta norbanakoaren iritzi eta esperientzien bidez egunero aberasten da.

Erakusketaren bisita egiteko, helduei zuzendutako bisita gidatuak antolatu dituzte:

Egunak: asteazkena, osteguna eta ostirala

Orduak: 17:00tan eta 18:30tan

Prezioa: 3€ sarrera, eta gida zerbitzua doan.

Taldekide kopurua: gutxienez 8 pertsona eta gehienez 25.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago www.badubada.com webgunean duzue, eta erakusketaren inguruan antolatu dituzten ekitaldi ugarien ingurukoa berriz, eskuliburu honetan.  Erreserbak egiteko telefonoa: 620 61 04 34 edo 943 48 15 80

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude