%52ko murrizketa Araban euskara sustatzeko partidan

Arabako Foru Aldundiaren gobernuak 2013rako aurrekontu proposamena aurkeztu du. Euskararen sustapenerako partidari %52ko murrizketa ezartzen zaio, murrizketa orokorra %9 den bitartean. Onartuz gero, oraingo gobernuaren agintaldia hasi zenetik, hau da, azken bi urteotan, %66 murriztuko  lukete euskararen partida eta horrek ikaragarri ahulduko luke sustapen lana. Horren aurrean, TOPAGUNEAk bi ekimen abiatu ditu, alde batetik, bilerak izan ditugu banan banan oposizioan egon baina gehiengoa osatzen duten lau alderdiekin gure kezka eta proposamenak aurkezteko, eta bestetik, iritzi artikulua adostu dugu herrialdeko 9 bazkideekin publiko egiteko. Alderdiekin izandako bileretan gure kezka eta planteamenduekiko adostasun handia somatu dugu eta espero dugu horrek eragin positiboa izatea datorren astean izango dituzten  negoziazio batzarretan. Aipatutako iritzi artikuluan topatuko duzue informazio gehiago eta zehatzago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude