Ti-Tau! III. Umorezko Laburmetrai Rallya Eskoriatzan

Aurten hirugarren aldiz antolatu du Eskoriatzako Eingeinke ekimenak Ti Tau! laburmetrai rallya. Abenduaren 15ean izango da.

Ti Tau!

Aurtengo rallya baina, ez da laburmetrai rally soil bat izango, umorezko laburmetrai rallya izango da. Tristura eta hondamendiak modan dauden garai hauetan umoreari eta alaitasunari merezi duen lekua eman nahi diogulako.

Izena emateko aurreko urtean bezala www.eingeinke.org webgunetik egin beharko da. Bertan daude zintzilikaturik rallyko oinarri eta ordutegiak ere.

Besterik gabe, animatu parte hartzera!!!

(sustatu.com-etik hartua hango cc-by-sa lizentzia aprobetxatuz)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude