sei@2012. Urteko onena interneten

2007az geroztik, interneten urtean egindako euskarazko ekarpenik onenak aukeratzeko bozketa antolatzen du Topagunean lankide dugun Joxe Rojasek bere blogean. Aurten ere zabalik dago bozketa, abenduaren 5era arte. Urteko euskarazko sei webgune, blog… onenak hautatzea da kontua, internautek beraiek proposatutako zerrenda batetik aukeratuz. Modu polita da interneten euskaraz egiten denaren inbentario moduko bat egiteko.

Aurten sari banaketa ekitaldi txiki bat izango da abenduaren 7an, Durangoko Azokaren k@bia gunean, eta bozkatu dutenen artean ere hainbat sari zozkatuko dira.

Parte hartu nahi? Egin klik hemen (edo alboko irudian). Eta gogoan izan hautagaien artean Topaguneak sortutako hizkimizki.com ere badagoerla! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude