Ekarpen interesgarriak AEDren "Lau begiratu euskararen norabideari" zikloan

Han eta hemen ikusiko zenutenez, emankorrak izaten ari dira AED Elkarteak antolatutako ‘Lau begirada euskararen norabideari’ zikloan jasotzen ari diren ekarpenak.

Zikloa Lorea Agirrek estreinatu zuen euskaldun izatea hautu kontzientea dela aldarrikatuz. Bideoz ere txukun-txukun jasota dago haren hitzaldia, bost zatitan banatuta. Hona lehenengoa:

Lorea Agirre (kontzientzia eta identitateaz) from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Ikusten jarraitzeko, hona gainontzeko zatiak:

Pako Aristik ere hausnarketarako pista ederrak utzi zituen eta, besteak beste, hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez dela argudiatu zuen. Aristik esandakoaren laburpena hemen irakur dezakezue. Bideoa nahiago baduzue berriz, hona jo beharko duzue.

Aurrekariak ikusita, zalantzarik ez, datozen beste bi begiradak ere ezin interesgarriagoak izango dira:

  • Azaroak 28: Jon Sarasua “Norabideari buruz dozena bat gogoeta”
  • Abenduak 13: Kike Amonarriz “XXI. mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada”

Horixe bada, AEDren gonbitea, Arrasatetik. Saio guztiak ordu eta toki berean izango dira: arratsaldeko 7etan, Kultur ateko Jokin zaitegi aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude