Basaurin be bagara

Basaurin be bagara esanez ospatuko dute Basauriko euskaldun eta euskaltzale guztiek abenduaren 2an herriko euskaldunen jaia. Solabarria plaza izango du jaiak gune nagusi, baina Basauri osora zabaldu nahi izan dute egunaren oihartzuna, horretarako auzolana protagonista izango duen 12 ordutako programazioa osatu dutelarik.

Horrela aurkeztu dute Euskarabila elkarteko kideek Basaurin be bagara jaia:

Basaurin Be Bagara lelopean abenduaren 2an Solobarria plazan ospatuko dugun jaiak 12 orduz, goizeko 8etatik iluntzeko 8etara, etengabe euskaraz jardutea du erronka.

Ideia Euskarabila elkarteak antolatutako jardunaldi batzuetan bildutako hainbat euskaltzalerengandik sortu bazen ere, gero eta elkarte, erakunde eta norbanako gehiago dira antolakuntzan buru belarri dabiltzanak eta eguna heltzen denerako, herri osoa jarriko dugu dantzan. Auzolanean, elkarrekin bakarrik lortuko dugu azken helburua: euskaldunok euskaraz bizitzea gure herrian, Basaurin.

Basaurin euskaldunok asko garela, hemen gaudela eta euskaldun izateaz harro gaudela erakutsi nahi dugu abenduaren 2an, baita egun horretatik aurrera ere, jakina. Aldi berean, eguneroko bizimoduak sakabanatuta egotera behartzen gaituenez, euskaldunon topagune izan nahi du jai honek; egun batez euskaldunok batu, elkarren berri izan, elkarrekin gozatu eta elkarri hauspo eman nahi diogu euskaraz bizi ahal izateko. Baina guztiaren gainetik jai eguna izan nahi du, euskaldunon ospakizun egun handi bat.

 

  
 

 

Gainera, Hamaika telebistak egindako erreportajean ikus ditzakezue jaiari buruzko xehetasun gehiago.

 

Programari dagokionez, askotarikoa eta danontzako modukoa:

 

Topagunearekin abiatutako gogoeta saio batzuetatik Basauriko hainbat Euskaltzalek egindako lan handiaren emaitza izango da abenduaren 2koa. Auzolana, plaza, euskaldunak, jaia eta harrotasuna hitz-gakoak izango dituen festa handia.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude