Badator Udagoieneko Ostera

Bizkaiko kultur zirkuitua azaroaren 2tik 30era izango da. Aurtengo Udagoieneko Ostera 6 emanaldik osatuko dute, ondorengo herrietan: Elorrio, Zalla, Bilbo, Igorre, Leioa eta Muskiz.

Hona hemen ikuskizunak:

ERRIMAK OINETAN, “Dantza berriak, bertsoei jarriak”. Elorrioko Arriola Antzokian, azaroaren 2an.

BENITO LERTXUNDI, “Oroimenaren oraina”. Zallako Zine Antzokian, azaroaren 16an.

BETAGARRI, “Zorion argiak”. Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 22an.

LINGUA NABAJORUM, Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru Bikoteatroa. Igorreko Lasarte Aretoan, azaroaren 23an.

RUPER ORDORIKA, “Hodeien azpian”. Leioako Kultur Leioan, azaroaren 24an.

HIL ARTE BIZI, Txalo Produkzioak. Muskizeko Meatzari Aretoan, azaroaren 30ean.

Emanaldietarako sarrerak BBKko orotariko kutxazainetan zein egunean bertan eskuratu daitezke. Betagarriren kontzerturako sarrerak, berriz, Bilboko Kafe Antzokian eta bere webgunean izango dituzue.

Informazio gehiago, www.topagunea.org/ostera helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude