Asko genuen ospatzeko… baita ospatu ere!

Pasa den larunbateaArabako Mintza Eguna 2012n, urriaren 20an, Arabako mintzalagun eta berbalagunak Murgian elkartu ginen. Aurretik esanda geneukan baietz, asko daukagula ospatzekoā€¦ eta a ze giro polita izan genuen herrian!

Goizean goizetik ongi etorria eta hamaiketakoa, Berba Probak, kantu jira, bazkaria, dantzaldia, kontzertuakā€¦ denetarik izan genuen. Une politenak buruan gordeko ditugu, baina gogoratu nahi?

Hemen oparitxo bat! http://www.youtube.com/watch?v=d9lLFl8YvOM&feature=player_embedded

Eskerrik asko Mintza Eguna antolatzeko lanean aritu zineten guzti-guzti-guztiei, Arabako mintzalagunen jai paregabea eskaini diguzue!

Hemen ere argazki gehiago aurkituko dituzue, zuentzat:  http://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157631841475072/with/8118533288/

Izen-ematea bukaerara helduta, taldeak osatzeko garaia da orain. Datozen asteetan mintzalagun talde berriak sortuko dira gure herrietan, elkar ezagutuko dute, lehen hartu emanak izango dituzte… eta euskaldunon sarea handituz eta handituz joango da. Segi alai!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude