Arabako Mintza Eguna, bazkarirako txartelak eskuratu

Aurreratu genizuen bezala  ARABAKO MINTZA EGUNA ospatuko da Murgian, urriaren 20an. Jai eguna izango da, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan ehunka arabarrei, baita ez dabiltzaneei ere, euskeraz elkar ezagutzeko eta elkarrekin eta euskeraz ondo pasatzeko aukera eskaini nahi diena.

Bazkarirako txartelak urriaren 16ra arte eskuratu ditzakezue (20€). Horretarako, honako kontu korronte honetan egin behar duzue ordainketa, “Izen-abizenak, bazkaria” kontzeptua jarrita: 

3035

 

0014

 

62

 

0140074035

Ekintzen egitaraua daukazue hemen, Zuia Kuadrillako MINTZALAGUNAren jarraipen batzordean prestatu dutena:

ARABAKO MINTZA EGUNA

10:30: ONGI ETORRIA Zuia Kuadrillako Kultur taldeak

11.00: IBILBIDE GIDATUA Zuia eta Euskal Herriko mitologia

12:00: MINTZA PROBAK “ Berba-pasa” + “Esaera zaharrak” + “Palindromoak “

14:00 : KANTU JIRA “ Ireki bihotzak MINTZALAGUNentzako “

14:30: HERRI BAZKARIA ( 20 €, tiketak eskatu mintzalagunaren koordinatzaileei, urriaren 16a baino lehen)

16:30: BERTSO-ANTZERKI-KANTU SAIOTXOAK

17:30: DANTZALDIA “Azido Folkloriko” taldearekin

20:00: KONTZERTUA GAZTELEKUAN

“Liskarra “ eta “Garraxika” taldeekin.

Bazkarian , “Mintza probak” txapelketan eta “Bertso-antzerki-kantu” saioetan parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik, eta hori herrietako MINTZALAGUNA egitasmoen koordinatzaileen bitartez egin daiteke.

 

Ez ahaztu, eskuratu itzazue bazkarirako txartelak! Murgian elkartuko gara!

Informazio gehiago: Manuel Moreno (manuel@topagunea.org) eta Arrate Illaro (arrate@topagunea.org)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude