Amarauna

 

2007an abian jarritako proiektua da AMARAUNA. Bizkaiko Urtxintxa Eskolan hausnartutako elkartegintza munduko egoera da proiektu hau garatzearen arrazoia. Astialdiko mugimenduari bultzada eman asmoz, eta elkartegintzaren bizimodua indartzeko helburu zuzenarekin. Lan bolondresaren apologia, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko kolektiboak batzea, elkarlana eta komunikazio zuzena lortzea… izan dira, bestak beste, AMARAUNA egitera animatzeko motiboak.

Amarauna Bizkaian sortutako proiektua da eta bereziki bertan zabaldu izan da baina une honetan EHan zehar hedatzeari garrantzia eman diote eta hori horrela Euskara Elkarteen Mugimenduari proiektuaren berri eman nahi digute. Horretarako hitz ordua finkatu dugu:

  • Urriak 18, osteguna
  • Matienako Errota Kultur Etxean goizeko 10etan.

Informazio +

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude