Abiatu da Kongresua

Aurkezpena Elgoibar

Federaziotik Mugimendura izenarekin abiatu da urriaren hasieran Topagunearen bigarren Kongresua. Izan ere, urriaren lehen asterako aurreikusiak zeuden bost aurkezpenak egin dira astelehena eta osteguna artean. Elgoibar, Atarrabia, Gasteiz, Andoain eta Bilbon egindako saioetan Kongresuaren prozesuaren berri emateaz gain (bai Kongresuaren helburua eta baita hausnarketarako prozedura ere), bazkideei proposatu zaion dokumentua aurkeztu da.

Elkarteetan proposamenaren gainean hausnarketa egiteko garaia heldu da orain. Hurrengo asteotan eraldabideen gaineko iritzia osatu beharko dute federazioko bazkide guztiek eta hilabete bukaerarako bidali iritzia. Aurkezpenetan agertutako elkarteen artean gaiak interesa sortu du eta zenbait elkartetan jadanik antolatu dituzte  Kongresuaren inguruko saio bereziak.

 

Mintegiak

Hurrengo bi asteetarako proposatu dira mintegiak. Mintegien helburua izango da proposamena irakurri ondoren dauden gai nagusien gainean elkarte ezberdinetan dauden iritziak trukatu eta eztabaidatzea. Horretarako, hurrengo egunotan eztabaidagaiak identifikatu nahi genituzke eta beraz, zalantzak sortu ahala, posta elektroniko bidez helarazteko aukera egongo da.

Mintegien datak:

  • Urriak 13, larunbata: Andoaingo Topaguneko egoitzan (Extremadura kalea 7, behea)
  • Urriak 20, larunbata: Eibarko Unibertsitate Laboralean

Mintegiak goizeko 9,30etan hasi eta eguerdiko 14,00etan bukatzea aurreikusi da.

 

Mintegiak egiteko, gutxieneko elkarte kopuru bat baieztatu beharko litzateke (elkarteen arteko eztabaida bultzatu nahi da eta beraz, garrantzitsua da ideiak trukatzeko gutxieneko partaide kopuru bat egotea). Horregatik, aurrez adierazi beharko litzateke mintegian parte hartuko den (urriaren 13ko partaidetza, datorren asteazkena, urriak 10eko eguerdiko 14,00ak baino lehen adierazi, mesedez). Baieztatutako kopuruaren araberako erabakia asteazkenean bertan emango da.

 

Ekarpen berriak eta foroa

Federaziotik Mugimendura: Eraldabideak dokumentuari lotutako dokumentu osagarria txostenean bertan aurkitu daiteke, baina azken egunotan beste ekarpen bat jaso da eta zabaltzeko oso interesgarria dela baloratu dugu. Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Imanol Minerrek egindako ekarpena da, elkarteen eta mugimenduaren izenaren eta izanaren gainean bere iritzia jasotzen duena. Berton txertatu dugu ekarpenaren lotura:

Hortaz gain gogora ekarri nahi dugu eztabaidagunea martxan dagoela proposamenaren gaineko iritzi trukea egin ahal izateko.

 

Azaroak 17rako izen ematea

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da azaroaren 17ko Kongresuaren azken saioa. Goizeko saioa izango da eta bazkaria Kafe Antzokian egingo dugu ondoren. Izen ematea astelehenetik aurrera egongo da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude