TOKIKOM mintegiak, irailaren 21 eta 28an

TOKIKOM jardunaldien osteko prozesuarekin jarraitzeko, uztailean atzeratu behar izan genituen mintegiak egingo ditugu, eztabaida eta gogoeta alde paraktikora ekartzeko.

Zehazki, hauek izango dira landuko ditugun gaiak

  • TOKIKOM PLATAFORMA DIGITAL KOMUNA. (Irailak 21). TOKIKOM gorpuzten joateko ardatz nagusienetakoa bazkideen eskura jarri nahi dugun plataforma digital komuna da. Horren zirriborro orokor  edo kontzeptual bat badugu buruan, eta mintegiaren helburua litzateke hori aurkeztu eta ahal dugun neurrian zehazten joatea: nolako moduluek osatu beharko luketen, zeintzuk izan behar luketen komunak instalazio guztietan eta zeintzuk aukerakoak, irakurleen parte hartzea nola bideratu…
  • FINANTZAZIOA. (Irailak 28). Horixe da TOKIKOMen beste etxekolan nagusienetako bat, eta  planteamendua berdina litzateke: publizitate bateraturako aurreikusten dugun markoa azaldu, eta horren gaineko iritziak, ekarpenak eta, hala badagokio, oniritzia jaso. Finantzazio bide alternatiboen inguruko ideia-jasa ere egin nahiko genuke.

Mintegi biak Eibarko Markeskoa Jauregian egingo ditugu, eta goiz osoko iraupena izango dute (zehaztuko dizuegu ordutegia). Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar duzue hemen klik egindaIzena emateko azken eguna irailaren 18a da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude