TOKIKOM mintegiak, arrakastatsu

20 hedabidetako ordezkariek hartu zuten parte joan den astean TOKIKOMek antolatu zuen mintegian. Bertan, tokiko hedabideentzako plataforma digital komunaren proiektua aurkeztu zitzaien hedabideei. Plataformaren diseinuan diharduten Luistxo Fernandezek eta Josu Azpillagak (CodeSyntax) haren funtzio eta ezaugarri orokorrak azaldu zituzten, eta aurkezpenak interes handia piztu zuen Markeskua Jauregian bildutako lagunen artean.

TOKIKOM MINTEGIA. Plataforma digitala.

Ekaineko jardunaldietatik eratorritako gogoeta prozesua bukatzeko, aste honetan ere beste mintegi bat egingo du TOKIKOMek, finantzazioaren inguruan. Aurrekoa bezala, 10:00etan hasiko da hori ere, Eibarko Markeskua Jauregian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude