GALTZAKOMIK komiki lehiaketaren 5. edizioa martxan

GALTZAKOMIK logoa

Tolosako GALTZAUNDI euskara elkarteak GALTZAKOMIK komiki lehiaketaren 5. edizioa jarri du martxan. Edozeinek parte har dezake lehiaketan, bakarka, eta aurkeztu behar diren komikien gaia ere librea da, baina ez dira onartzen eduki sexista edo arrazista duten komikiak eta intolerantziazko jokabideak eragin ditzaketenak. Lan guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan behar dute, autoreak berak sortutakoak, eta euskara hutsean garatuak izan behar dira. 200 eta 600 euro bitarteko sariak irabazteko aukera dago, eta lanak aurkezteko epea azaroaren 23an bukatuko da. Informazio gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude