Arabako Mintza Eguna, urriaren 20an Murgian

ARABAKO MINTZA EGUNA

Aurreko POSTABERRIn aurreratu genuen moduan,urriaren 20an, larunbata, ARABAKO MINTZA EGUNA ospatuko da Murgian. Jai eguna izango da, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan ehunka arabarrei, baita ez dabiltzaneei ere, euskeraz elkar ezagutzeko eta elkarrekin eta euskeraz ondo pasatzeko aukera eskaini nahi diena.

Ekintzen egitaraua helburu horri begira landu da Zuia Kuadrillako MINTZALAGUNAren jarraipen batzordean eta emaitza honako hau izan da:

ARABAKO MINTZA EGUNA, 2012.

(Urriaren 20an, larunbata, Murgian)

10:30: ONGI ETORRIA Zuia Kuadrillako Kultur taldeak

11.00: IBILBIDE GIDATUA Zuia eta Euskal Herriko mitologia

12:00: MINTZA PROBAK “ Berba-pasa” + “Esaera zaharrak” + “Palindromoak “

14:00 : KANTU JIRA “ Ireki bihotzak MINTZALAGUNentzako “

14:30 : HERRI BAZKARIA ( 20 €, tiketak eskatu mintzalagunaren koordinatzaileei, urriaren 16 baino lehen)

16:30: BERTSO-ANTZERKI-KANTU SAIOTXOAK

17:30: DANTZALDIA “Azido Folkloriko” taldearekin

20:00: KONTZERTUA GAZTELEKUAN

“Maldan behera “ eta “Garraxika” taldeekin.

Bazkarian , “Mintza probak” txapelketan eta “Bertso-antzerki-kantu” saioetan parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik, eta hori herrietako MINTZALAGUNA egitasmoen koordinatzaileen bitartez egin daiteke.

Eman diezaiegun bultzada eta hasiera ederra BERBA-MINTZALAGUNAren ikasturte berriari eta, bide batez, aukera ezin hobea gure bizi pozari.

Etorri Murgiara, urriaren 20an.

Informazio gehiago: Manuel Moreno eta Arrate Illaro.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude