ARABAKO MINTZA EGUNA. Asko dugu ospatzeko.

Asko dugu ospatzeko, horrexegatik  jai egunak. Horixe baitira, batez ere, MINTZA EGUNAK; ondo pasatzeko, jende berria ezagutzeko, aspaldiko lagunekin egoteko, pasiatzeko, barre egiteko, emozionatzeko, ondo jan eta edateko, abesteko, motibatzeko, dantzatzeko,….egunak.

Mintza Eguna 2009

Araban zehazki, hauxe da ospatzeko duguna: herrialdeko  Kuadrilla edo eskualde guztietan dagoela mintzapraktika egitasmoren batean parte hartzeko aukera, 900 lagun baino gehiago elkartzen dela asteroko hitzorduetan, ekintza osagarri eta ireki asko antolatzen dela han eta hemen Mintzalaguna/Berbalaguna egitasmoen inguruan, euskara  elkarte eta erakunde ezberdin asko dabilela antolakuntzan,  programaren aldaera berriak ipini ditugula martxan; gurasolaguna, gaztelaguna,…..eta batez ere; hedatzen, berritzen, garatzen, indartzen, ……euskaraz bizitzen…….. jarraitzeko gogoa dugula.

Urriaren 20an,  izango da, Murgian, Zuia eskualdean, hango MINTZALAGUNA ( Bidabarri, Lan eta Jolas, Kirikio, Txirritola, Kuadrila,.. ) eta TOPAGUNEAk antolatua. Babesleen artean honakoak daude; Zuiako Udala, Zuiako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia.

Egitarauan izaera ezberdineko ekintzak egongo dira; ibilbide gidatua, “Mintza probak” txapelketa, Kantu Jira, bazkaria, Antzerki eta bertso sketxak, dantzaldia, kontzertua,…..

Hurrengo “Postaberri”etan emango dizuegu ARABAKO MINTZA EGUNAren  informazio zehatzagoa. Zuek bitartean gorde urriaren 20koa zuen agendetan.

Plan hobeagorik, nekez.

Informazio gehiago: Manuel Moreno eta Arrate Illaro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude