SORTU ZURE OPORRAK; Sorgindu!!

Aurtengoan ere gelditu da eguzkia ortziaren erdi-erdian eta sorginok eman diogu ongi

etorria udari, ongi etorriii! Eguzkia, argia eta berotasuna datozela esan eta oporrak dira

dida! denon gogoan. Garaion Naturarteko lagunak ere opor garaiari begira jarri eta

saltsa maltsan hasi gara, zer egingo, nola egingo eta… zergatik ez ditugu gure

oporrak sorginduko? zureak ere bai!!

Sortu zure oporrak. Sorgindu!!

Abuztuaren 1etik 10era Ozaetara, gonbidatu nahi zaituztegu sortzera,

sorgintzera! 10 eguneko egonalditxo bat proposatzen dizuegu guztioi mobila ahaztu,

elkar zirikatu, saltseatu, elkartrukatu, jolastu, barre egin, izarrak ikusi, berriketan

jardun, jendea ezagutu, igelak entzun eta taldean sortzera ongietorri!

 

Denon artean sormen lanetan sorginbideari forma ematen ibiliko gara, dantzari izango

gara, eta zergatik ez musikari, Arabar Lautadako intxixuen lekurik gogokoenak

bisitatuko ditugu, ilargi betean barre akelarrea ospatuko dugu, naturaz, ekonomiaz,

sexuaz, euskaraz eta euskaldunez, munduaz eta mundu lagunez berriketan egingo

dugu eta kontatuko ez dizkizuegun beste pila! ai elkarrekin egingo ditugunak! ta

 

ez ditugunak! jijijiiii!

 

18 urtetik gorako gazte eta ez hain gazteak deitu nahi ditugu sorginaldi honetara eta

gogoratu 10 egunetarako zatozela Otazako sorgingunera, abuztuko izar iheskor guztiak

ikustera, ilusioz eta ametsez janztera!

 

Zure oporrak sortzeko gogoa piztu zaizula? zatoz garai onak piztera! Deitu

945063245 telefonora edo bidali email bat garaionaturartea@gmail.com

helbidera uztailaren 20a baino lehen!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude