Berbalagunak ala euskal mariatxiak?

Euskal mariatxiak

 

Mintzapraktika egitasmoetako datorren ikasturteko kanpainaren aurrerapen bat daukazue hemen. Pasa den astean bideoklipa grabatu genuen Abadiñon, eta Soraluze, Getxo eta Durangaldeko berbalagunek primeran pasatu genuen!

Bideoa urrian zabalduko dugu Interneten bidez, adi ibili beraz. Gainera, telebistako bi lagunen parte hartzea ere izan dugu… baina nahikoa kontatu dugu momentuz!

Eskerrik asko lotsak etxean utzi eta bideoklipean parte hartu zenuten guztiei. Gora euskal mariatxiak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude