TOKIKOM jardunaldiak, arrakastatsu

Ekainaren 15ean TOKIKOM jardunaldiak egin genituen Arrasateko GARAIA Berrikuntza Gunean. 100 lagunen bueltan elkartu ginen euskal hiztun komunitateak behar duen hedabideen sareaz jardun eta TOKIKOMen jardunaren oinarrizko irizpideak finkatzeko. Jaso ditugun balorazioetan oinarrituta, jardunaldiak arrakastatsuak izan zirela esan dezakegu, eta hurbildu zirenak jarraitzeko gogoekin ere geratu zirela.

Jardunaldiek jarraipen zabala izan zuten sarean, eta GOIENAri esker zuzeneko emisioa ere jarraitu ahal izan zen internet bidez. Egunak emandakoaren laburpena eta gogoetan jarraitzeko materiala jardunaldien webgunean bertan aurki dezakezue.

Momentuz, uztaila bukaeran hainbat mintegi eta tailer antolatuko ditugu Arrasaten irten ziren hainbat gairen inguruan sakontzeko. Datozen egunotan zabalduko dugu mintegi horien inguruko informazio zehatzagoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude