Kultur Errota bigarren eskaintza

TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 15. edizioaren bigarren eskaintza, irailetik abendura bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok ekainaren 6tik 27ra bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

  • IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.
  • IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 157 kulturgile eta 174 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa ( 31aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.
  • ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.   

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

KULTUR ERROTA 2012 eskaintza

KULTUR ERROTA 2012 irizpideak

KULTUR ERROTA 2012 eskaera orria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude