Txatxilipurdi elkartearen MAHAI JOLAS BERRIA

TXATXILIPURDI elkarteak mahai jolas berria argitaratu du SUA! karta
jolasa.

XVII.
mendearen hasierako udazken hartan, gorri-gorri zegoen Nafarroako mendialdea.
Eguzkia ezkutatzerako alboka hotsak entzuten ziren Saran, txalapartaren ttakunak
Ainhoan, irrintzien oihartzunak Urdazubin… Gauero-gauero, herritarren artean
ezkutuan bizi ziren inkisidoreek, herritar bat akabatzen zuten herriko plazan
sutan erreta. Herritarren zeregina inkisidoreak deskubritzea da, horiek herri
osoa akabatu aurretik. (Miren Amuriza)

Jolasa 10 urtetatik gorakoentzako moldatuta dago eta 8-24 jokalarik jolasteko dago
egokituta.
Karta jolasa salgai dago. Txatxilipurdi elkartean 10€ truk. Baita Elkar dendetan
ere!

SUA! Jolasa
baino gehiago: eztabaida, azpijokoa, emozioa…

Informazio + Txatxilipurdi elkartean

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude